TRW 1CMK

TRW 1CMK

Urtarrilaren 10ean, mekanizazioko teknikariaren erdi-mailako zikloko 1.go mailako CMKko ikasleak ZF-TRW https://www.trwaftermarket.com/es/ enpresa bisitatzera hurbildu ziren, Josu Ancin, Vanessa Mengibar eta Urtzi Beroiz irakasleak lagunduta. Enpresa Landabengo industrialdean dago, eta automobilgintzako direkzioak fabrikatzen ditu.

Bisita hau tailerreko moduluarekin lotuta dago Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa eta teoriako mekanizazio Prozesuarekin ere. Enpresan egiten duten lana ikus dezakegu, ikastetxean ikasitako teknikak erabiliz, mekanizazio mota honi dagokionez (tornuak, fresatzeko makinak, mortajatzeko makinak, artezteko makinak, tratamendu termikoak etab.).

Eskertzekoa da, ZF-TRWren lankidetza, Oscar Sanchez eta Iñigo Labairu buru zirela, baita bisitan zehar artatu gintuzten gainerako langileak ere.